MAITASUNEZ BETETAKO PANDEMIA

Escape roomak atsegin dituzu? Bikoterik gabe zaude eta gustatuko litzaizuke norbait berezia ezagutzea elkarrekin jolastu ahal izateko?

Zorteko zaude, orduan. Quantum Escape Roomen jardunaldi berezi bat prestatzen ari gara bikoterik ez duten eta haren bila dabiltzan pertsonei zuzenduta. Jardunaldiaren helburua escape roometan aritzeko laranja erdia ezagutzea da.

Zatozte gure laborategira zuen artean kimikarik baden egiaztatzera!

ITSU-ITSUKO ERRONKA

Galdetegia bete ondoren, zure profilera gehien hurbiltzen den pertsona bilatuko dizugu. Ondoren, gure escape roomera etortzeko eskatuko dizuegu, bertan ezagutu eta Pandemia gure jokoa joka dezazuen. Jokoa bukatu ondoren, bigarren escape room bat jokatu nahi duzuen galdetuko dizuegu, eta hortik aurrerakoak zuen kontu… ;).

IZEN EMATEA

Zure laranja erdia aurkitu ahal izateko, aurretik hainbat galdera egingo dizkizugu ahalik eta ondoen ezagutu zaitzaigun. Horrez gain, pare bat argazki ere eskatuko dizkizugu hautagairik onena aukeratzen laguntzeko.

Quantum Dates kanpainaren barruan, bideo txiki bat grabatuko dizuegu jolastu aurretik eta ondoren, gure marka sare sozialetan sustatzeko asmoz.

Eman ezazu izena gure galdetegian, eta dokumentu bat bidaliko dizugu erantzun beharreko galderekin.

ERREGISTRO GALDETEGIA

TERMINOAK ETA BALDINTZAK

Quantum Escape Room gure marka sustatzeko helburuarekin, Pandemia gure jokoa jokatu nahi duten bikoteak bilduko ditu Quantum Dates kanpainak. Itsu-itsuko hitzordua egingo dute kanpaina berean izena eman duen beste pertsona batzuekin. Quantum Escape Roomeko lantaldea partaide bakoitzera gehien hurbiltzen diren perfila aurkitzen saiatuko da, gure galdetegian emandako informazioa erabilita.

Kanpaina horren izaera kontuan izanda, partaideek hainbat datu pertsonal emango dituztenez, jakinarazi nahi dugu Quantum Escape Roomeko langileek baino ez dituztela datu horiek ikusi ahal izango, eta kanpainatik kanpo ez ditugula inorekin partekatuko. Halaber, informazio hori errespetu osoz zaintzeko konpromisoa hartzen dugu.

Sustapenera bideratutako ikus-entzunezko materiala sortzeko, Quantum Escape Roomeko lantaldeak partaideak elkarrizketatuko ditu jokoa hasi aurretik eta ondoren, eduki hori enpresaren ohiko kanaletan partekatzeko (sare sozialak, bideo plataformak, prentsa oharrak…).

Kanpaina honetan parte hartzen duten pertsonak guztiek errespetuz jokatu beharko dute beste partaideekin eta Quantum Escape Roomeko lantaldearekin. Ez dugu ez irain ez beste edozein motatako errespetu faltarik onartuko.

Kanpaina honetan parte hartzeko, hautagaiek agiri bat sinatu beharko dute Quantum Escape Roomen instalazioetan grabatu nahiz sortutako ikus-entzunezko materiala hedatzeko baimena emanez.