TXIKIPLANAK

Umeentzako planik onena eskaintzen dizugu preziorik onenean:

Eros ezazu ‘Txikiplan’ jarduera pack-a eta ume bakoitzeko 5€ euroko beherapena lortu ahal izango duzu.

Pack-aren barruan honako jarduera hauek daude:

ZER DATOR PACK-AREN BARRUAN?

Honako jarduera hauek daude pack-aren barruan:

  • 1 partida ‘Goiaren kondaira’ escape jokoan (Iraupena: 60 / 90 minutu). > Aire librean egiten den escape joko bat da, lehiaketa moduan jokatzeko aukerarekin. Zubietako baserri historiko batean dago, eta abenturazaleak, hainbat asmakizunetatik abiatuta, pistak lortzen joango dira, baserriaren inguruan lurperatuta dagoen Goiaren altxorra aurkitu arte.
  • 2 partida ‘Donostia Laser Parkean (Iraupena: 20 minutu bakoitza). > 500 metro koadroko espazioa dauka, eta Donostiako Igara auzoan dago. Espazioa ongi girotuta dago, eta hainbat joko aukerarekin gozatzeko aukera izango dute partaideek.
  • 1 goxoki poltsa bat partaide bakoitzeko (Goiaren Kondaira jokoaren ondoren banatuko zaie).

Pack hori 6 eta 12 urte arteko haurrei eta 6-20 partaideko taldeei zuzenduta dago.

 

Prezioa pertsonako:

  • Escape jokoa + goxoki poltsa: 15€
  • 2 partida Laser Park: 16€
  • Prezioa guztira: 31€
  • Pack-aren beherapena: 5€
  • Packaren prezioa: 26€

GOIAREN KONDAIRA

Egungo baserria, Goiaran, XIX. mendekoa da, eta Zubietan (Gipuzkoa) dago. Hasiera batean, baserria beste toki batean kokatuta zegoen (XIV. mendetik), baina sute baten ondorioz, hondatuta geratu zen.

XVII. mendean Juan Goya komunitateko kide entzutetsua zen. Antza denez, hainbat bidaia exotiko egin zituen, eta altxor baliotsu bat topatu zuen. XVII. mendean suteak baserria hondatu zuenean, inork ez zuen altxorraren arrastorik topatu.

Orduz geroztik, Juan Goyak altxorra baserriaren lursailetan gorde zuen zurrumurrua dago Zubietan, eta haren ondorengoei hainbat pista utzi omen zizkien, noizbait aurki zezaten…

LEHIAKETA MODUA

Gutxienez 10 haurretako erreserba bat eginez gero, jokoa lehiaketa moduan egiteko aukera izango da. Horretarako, bi talde sortuko dira: URDINA eta GORRIA.

Bi taldeek aukera berberak izango dituzte Juan Goyaren altxorra aurkitzen lehenak izateko. Talde bakoitzak banan-banan proba berberak gainditu beharko ditu —emaitza ezberdinekin, hori bai— altxor BAKARRA aurkitzen lehenak izateko.

OHARRA: Lehiaketa modua aukeratuz gero, heldu batek lagunduta joan beharko du talde bakoitzak, eta hark kapitainaren papera hartuko du. Helduek ez dute sarrerarik ordaindu beharko.

DONOSTIA LASER PARKEA

Barruan duzun adrenalina osoa askatu ahal izango duzu Donostian dagoen 500 metro koadroko oihan honetan. DLPk primeran egokitutako indoor espazio bat dauka, eta bertan borrokarik onenak egiteko aukera izango dute partaideek. Lagunekin edo familian gozatzeko plan ederra, zalantzarik gabe.

Partaide bakoitzari sentsoredun pistola bat emango zaio, eta jokatzeko hainbat modu eskainiko dituzte. Haurrak bideojoko baten barruan egongo balira bezala sentituko dira, lagunekin edo familiarekin jolasten ari diren bitartean. Talde izpiritua eta sozialiazazioa sustatzen ariko dira, ariketa fisikoa egiteaz gain.

Oharra: 9 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dira joko gunera.

EROSI ZURE BONOA!

Nola lortu zure Txikiplana?

Jarraian, pack-a lortzeko zein pauso eman behar diren azalduko dugu:

1. Aukeratu zenbat partaide izango zareten.

2. Sartu zure emaila eta ordaindu online bidez.

3. Email bat jasoko duzu bi jardueretan erreserba egiteko informazioarekin (SPAM karpeta begiratu ezazu).

 

623 190 545 telefono zenbakian edo info@quantum.eus -en zalantzak argituko dizkizugu.

 

Erreserbak bakarrik webgunearen bitartez.

Prezioa:

  • 26€ ume bakoitzeko.

Prezioaren barruan sartuta dago goxoki poltsa bana partaide bakoitzarentzat.

Gordailuaren kopurua ez da inolaz ere bueltatuko.

Compra aquí tus entradas

HARREMANETARAKO

LA LEYENDA DE GOYA

  • Email: info@quantum.eus
  • Telefonoa: 623 190 545.
  • Helbidea: Urbitarte 24, Zubieta

DONOSTIA LASER PARKEA

  • Emaila: donostialaserparkea@gmail.com
  • Telefonoa: 673 43 88 28
  • Helbidea: Portuetxe 53 B, Donostia