PANDEMIA

Gertatu behar ez zuena gertatu da. Quantum Korporazioa hainbat esperimentu biologiko egiten aritu da ezkutuan bere instalazio sekretuetan.

Herritarrak lehen ondorioak pairatzen hasi dira. Hasteko, sukar altua; gero, min jasanezina; eta, azkenik, koma egoera. Ondoren, berpiztu egiten dira, baina dagoeneko ez dira lehengoak.

Odola hotza, pultsurik ez, azala zurbila eta oso oldarkor agertzen dira kutsatuta ez daudenekiko. Ez zaitzatela kosk egin, odolez kutsatzen da eta!

SALBA EZAZU GIZATERIA!

Gobernua antidotoa berreskuratu ahal izateko eraso talde bat bidaltzekotan geratu zen Quantum Korporazioaren instalazioetara. Laguntza, ordea, ez da iritsi, eta geroz eta azkarrago hedatzen ari da infekzioa.

 

2-6 laguneko talde bat osatu, eta laboratorioan sar zaitezte gizateria salbatu ahal izateko!

ZER EGIN BEHAR DA?

OHIKO GALDERAK

ZER DA ESCAPE ROOM EDO IHES GELA BAT?

Escape room edo ihes gela bat abentura joko bat da. Bertan buru eta gorputz trebetasuna erabili beharko dira gela batetik irten ahal izateko. Jokalariak gela batean sartzen dira, eta hainbat igarkizun eta buruketa gainditu beharko dituzte istorio bati jarraituz. Helburua handik irtetea izango da, 60 minutuak agortu baino lehen.

JOKOAK IRAUN BITARTEAN, ATERA AHAL IZANGO NAIZ?

Irteerako atea irekita egongo da. Jokoan aurrera egin ahala atzean uzten diren ateak irekita mantenduko dira une oro, segurtasun araudiari jarraituz. Beraz, edozein momentutan kalera atera nahi izanez gero, nahikoa izango da atea irekitzea.

ZENBAT JOKALARIK HAR DEZAKETE PARTE?

Aretoaren tamaina eta puzzleak nola banatuta dauden kontuan hartuta, taldeak, gehienez, bost lagunekoak izatea da egokiena jokoa dinamikoa izateko. Aitzitik, gutxienez, bi lagun beharko dira jokoa egin ahal izateko.

PUNTUALTASUNA

Beste ekintza batzuekin gertatzen den bezala (kontzertu bat, pelikula bat, hegazkina…), jarduera modu egokian aurrera eramateko beharrezkoa da garaiz iristea. Erreserba orduak horrela jarrita daude talde bakoitzari ahalik eta atentzio onena eskaintzeko. Horregatik, ezingo da erreserba ordua atzeratu.

Ordua iritsitakoan, atzera kontaketa hasiko da, eta talde bakoitzari minutuak kentzen hasiko gara. 15 minutu berandu iritsiz gero, erreserba galdutzat emango da, eta dirua ez da itzuliko.

ZEIN ADINETIK AURRERA PARTE HAR DAITEKE?

12 urtetik aurrera jokoan aritzeko gai direla uste dugu, beti ere, heldu batek lagunduta joanez gero. Baliteke aurrerago, gazteentzako bertsio bat ateratzea. Kasu horretan, aurretik abisatuko litzateke.

ZONBIAK

Nahiz eta istorioa zonbiak agertu diren laborategi batean oinarrituta egon, lasai egon zaitezkete, ez duzuelako aurrez aurre zonbirik topatuko, mugitzen den zonbirik, behintzat.

NON GAUDE?