MUNTSARATZEKO EZKONTZA (LH3-LH6)

SONA HANDIKO EZKONTZA

1172an ezkondu ziren Pedro Ruiz jauna eta Urraka andrea Muntsaratzeko dorretxean. Sona handiko ekitaldia izan zen Muntsaratzeko jauna eta Urraka andrea, Nafarroako Antso VI. Jakitunaren alaba, ezkontzen zirelako.

Festa hainbat gau eta egunez luzatu zen, eta gonbidatuek nahi adina jan eta edateko aukera izan zuten. Alabaina, norbaitek jai giro hori baliatu zuen ezkoigaiaren dotea lapurtzeko, eta korrika handik ihes egin zuen. Bidea zaintzen zuten guardiek harrapatutako altxorrarekin ez atzemateko, lapurrak Trañako dorretxearen inguruan lurperatu zuen dotea, gaur egungo Matiena auzoan.

Duela gutxi, ordea, ikastetxearen lurretan, antzinako kutxa bat agertu da, eta, zenbaiten ustez, ezkontza horretan lapurtutako altxorra bertan ezkutatzen da.

UNA BODA POR TODO LO ALTO

En 1172, tuvo lugar en la casa-torre de Muntsaratz, la gran boda entre Don Pedro Ruiz, señor de la casa, y Doña Urraca, hija del rey de Navarra Sancho VI “El Sabio”.

Los festejos duraron varios días, donde los invitados comieron y bebieron en abundancia. Durante los mismos, alguien robó la dote del pretendiente y huyó de la casa. El ladrón, para evitar que le cogieran con el botín en las manos los guardias que custodiaban el camino, decidió esconder la dote en un terreno cercano a la casa-torre de Traña, zona conocida hoy como Matiena.

Recientemente, en el terreno del colegio, ha aparecido un cofre antiguo, que podría contener el botín robado en aquella boda.

IBON ETA MARIURRIKA (DBH1-DBH4)

On Pedro Ruiz eta Urraka andreak bi seme-alaba izan zituzten: Ibon eta Mariurrika.

Neba-arrebetan zaharrena Ibon zenez, familiako ondasun eta titulu guztiak jasoko zituen oinordetzan. Arrebari, ordea, ez zitzaion ideia batere gustatzen, eta oso jeloskor zegoen: berak ere nahi zituen jabetza eta titulu horiek ere.

Egun batean, Mariurrikak, neskame batekin batera, eguna pasatzera gonbidatu zuten Ibon Anbotora, eguraldi ona aprobetxatuz. Hara iritsitakoan, oparotasunez jaten eta edaten eman zioten Iboni, normalean jan ohi zuena baino gehiago. Ibon lo geratu zela baliatuz, amildegitik behera bota zuten. Muntsaratzeko dorretxera bueltatu zirenean, Ibonen heriotzaren berri eman zuten, heriotzarengatik negar malkotan.

Gau batean, ximelgorriak (deabruaren jeinuek) agertu ziren Mariurrikaren gelan, eta bahituta eraman zuten. Mari gertatutako guztiaren lekuko izan zen, eta Mariurrika kutxa batean giltzapetzea erabaki zuen norbaitek askatu bitartean. Modu horretara bakarrik hartu ahal izango zuen atseden bakean.

Don Pedro Ruiz y Doña Urraca tuvieron 2 hijos: Ibon y Mariurrika.

Ibon era el hermano mayor, y por ello, le correspondía heredar todas las propiedades y títulos familiares. Su hermana no lo llevaba bien, ella también quería heredar esas propiedades y estaba muy celosa.

Un día, con ayuda de una criada, invitaron a Ibon a pasar el día en Anboto aprovechando el buen tiempo. Una vez allí, le dieron de comer y beber en abundancia, más de lo que estaba acostumbrado. Aprovechando que Ibon se quedó dormido, le empujaron por un barranco. Después, volvieron a la casa-torre de Muntsaratz llorando la pérdida de Ibon.

Una noche, unos ximelgorris (genios diabólicos) se presentaron en la habitación de ella y se la llevaron. Mari había sido testigo de lo ocurrido y decidió encerrar a Mariurrika en una “caja” hasta que alguien la liberara, solo entonces podría descansar en paz.

ABADIÑO ESCAPE DAY

3 eta 5 lagunetako talde bat osatu, eta izena eman jolastu ahal izateko. Dohainik da!

 

JOKOA: MUNTSARATZEKO EZKONTZA

  • Eguna: Azaroaren 28an, igandea.
  • Tokia: Matiena ikastetxea
  • 1. txanda:
    • Ordua: 10:00
    • Mailak: LH3-LH4
  • 2. txanda:
    • Ordua: 12:00
    • Mailak: LH5-LH6

JOKOA: IBON ETA MARIURRIKA

  • Eguna: Azaroaren 28an, igandea.
  • Tokia: Zelaieta ikastetxea.
  • 1. txanda:
    • Ordua: 16:00
    • Mailak: DBH1-DBH2
  • 2. txanda:
    • Ordua: 18:00
    • Mailak: DBH3-DBH4

JOKALARIENTZAKO SARIAK

Bi jokoetako batean parte hartzeagatik bakarrik, sekulako sarien zozketan sartuko zara. Gainera, saririk tokatzen ez bazaizu ere, kontsolazio sari bat edukiko duzu.

Honako hauek dira sariak:

  • 4 x FitBit
  • 4 x Bluetooth bozgorailu
  • 4 x ELKAR-en 10 euroko erosketa-txartela (DBH)
  • 4 x Euskarazko Produktuak-en 10 euroko erosketa-txartela (LH)
  • 4 x 10 euroko txartelak Abadiñoko dendetan erosteko.
  • Gainontzekoentzat kontsolazio pack-a.

 

Beraz, badakizue, osatu talde lehiakor bat, eta ondo pasatzera!

IZEN EMATEA

Talde bat osatzen duzuenean (gogoratu, gutxienez, 3 lagun izan behar zaretela, eta, gehienez, 5), gure galdetegiaren bidez erregistratu beharko duzue.

Aukeratu izena zuen taldearentzako, eta bete honako informazio hau:

  • Jokoa (Muntsaratzeko ezkontza / Ibon & Mariurrika)
  • Taldearen izena (zuek erabakitzen duzuena)
  • Emaila
  • Telefonoa
  • Maila
  • Taldeko kide guztien izen-abizenak.

Txanda bakoitzean, gehienez, hiru taldek eman ahal izango dute izena. Beraz, ez utzi erregistroa gerorako!

INSCRIPCIÓN

Cuando consigas formar un equipo (recuerda que mínimo se necesitan 3 personas y máximo 5) tendrás que registraros a través de nuestro formulario.

Escoge un nombre para vuestro equipo, te pediremos la siguiente información:

  • Juego (La Boda de Muntsaratz / Ibon & Mariurraca)
  • Nombre del Equipo (el nombre que elijáis)
  • Email
  • Teléfono
  • Curso
  • Nombre y apellidos de los miembros del equipo.

En cada turno se podrán inscribir un máximo de 3 equipos, ¡así que no dejes el registro para luego!

ERREGISTRO FORMULARIOA

TERMINOAK ETA BALDINTZAK

Jarduera hau escape eramangarri bat da Abadiñoko historiara egokitua, baita partaideen adinera ere (LH3-6 eta DBH 1-4).

Jokoan proposatutako asmakizunak ebazteko burua baino ez da erabili beharko. Erabat debekatuta dago indarra erabiltzea edota jokoaren materiala behartzea.

Talde batek indarra erabili, tranpak egin edo jokoan zehar jarrera desegokia edo errespetu gabekoa erakutsiz gero, bai ekintzarekiko, bai lantaldearekiko edota gainontzeko partaideekiko, jokotik kanporatua izango da, eta saria erreklamatzeko eskubidea galduko du.

Taldeen izenek ezingo dute hitz itsusirik eraman ezta horren bidez hirugarren pertsonak iraindu ere.

Taldeen parte hartze erregistroa eskaeraren dataren arabera egingo da, eta horretarako bideratutako kanalen bidez egin beharko da (web galdetegia, emaila edota Whatsapp). Bi txandak betetzen badira, erreserba zerrenda bat irekiko da.

Taldeek esandako tokian egon beharko dute izena eman duten txanda hasi baino 15 minutu lehenago.

TÉRMINOS & CONDICIONES

Esta actividad trata de un juego de escape portátil adaptado a la historia de Abadiño y a la edad de los participantes (LH3-6 y DBH 1-4).

Para poder resolver los acertijos planteados en el juego solamente se requerirá el uso del cerebro. Está terminantemente prohibido el uso de la fuerza para forzar el material del propio juego.

Cualquier equipo que utilice la fuerza, haga trampas, o tenga un comportamiento inadecuado o irrespetuoso con la propia actividad, el personal o el resto de participantes será descalificado y perderá cualquier derecho de reclamación sobre los premios.

Los nombres de los equipos no pueden contener palabras malsonantes o faltar al respeto de terceros.

El registro de participación de los equipos se hará en base a la fecha de solicitud a través de los canales habilitados (formulario web, email y/o teléfono). En caso de llenarse ambos turnos, se procederá a la creación de una lista de reserva.

Los equipos deberán estar en el lugar indicado 15 minutos antes del inicio del turno al que se hayan apuntado.