AIRE ZABALEAN JOLASTEKO JOKOA

Ezagutu ezazu haurrentzako gure joko berria. Hainbat asmakizun ebatzi beharko dituzte bata bestearen atzetik, ezkutuan dagoen altxorra aurkitzeko, dena naturaz inguratutako eremu batean.

Umeen kopuruaren arabera, bi talde sortu daitezke, eta altxorra lehenengo aurkitzen duena izango da irabazlea.

Jokoaren zailtasuna egokituta dago, 6-14 urte arteko haurrek topera goza dezaten.

Jokoaren iraupena taldeen abiaduraren araberakoa da, baina gutxi gorabehera 60/90 minutu beharko dituzte.

GOIAREN KONDAIRA

Egungo baserria, Goiaran, XIX. mendekoa da, eta Zubietan (Gipuzkoa) dago. Hasiera batean, baserria beste toki batean kokatuta zegoen (XIV. mendetik), baina sute baten ondorioz, hondatuta geratu zen.

XVII. mendean Juan Goya komunitateko kide entzutetsua zen. Antza denez, hainbat bidaia exotiko egin zituen, eta altxor baliotsu bat topatu zuen. XVII. mendean suteak baserria hondatu zuenean, inork ez zuen altxorraren arrastorik topatu.

Orduz geroztik, Juan Goyak altxorra baserriaren lursailetan gorde zuen zurrumurrua dago Zubietan, eta haren ondorengoei hainbat pista utzi omen zizkien, noizbait aurki zezaten…

LEHIAKETA

Gutxienez 10 haurretako erreserba bat eginez gero, jokoa lehiaketa moduan egiteko aukera izango da. Horretarako, bi talde sortuko dira: URDINA eta GORRIA.

Bi taldeek aukera berberak izango dituzte Juan Goyaren altxorra aurkitzen lehenak izateko. Talde bakoitzak banan-banan proba berberak gainditu beharko ditu —emaitza ezberdinekin, hori bai— altxor BAKARRA aurkitzen lehenak izateko.

OHARRA: Lehiaketa modua aukeratuz gero, heldu batek lagunduta joan beharko du talde bakoitzak, eta hark kapitainaren papera hartuko du. Helduek ez dute sarrerarik ordaindu beharko.

NON GAUDE?

Goiaran baserria Araeta sagardotegiaren alboan dago, eta Lasarte-Orian dagoen Quantum Escape Roometik 500 metrora. Han bertan aparkaleku zabala dago.

Helbidea: Urbitarte Ibilbidea 24, Zubieta (20170) Gipuzkoa.

ERRESERBA EGIN!

Ongi Etorri Quantum-era

Hauek dira erreserba egiteko jarraitu beharreko pausoak:

1. Aukeratu eguna.
2. Hautatu ordua.
3. Jokalari kopurua (6 eta 20 artean).
4. Egin ordainketa pasabide seguruan.
5. Baieztapenarekin email bat jasoko duzu (hala ez bada, begiratu SPAM karpetan).

Edozein zalantza izanez gero, deitu 623 190 545 zenbakira edo bidali email bat info@quantum.eus helbidera.

Erreserbak 24 ordu baino gutxiagoko denbora tartearekin egiten baldin badira, NAHITAEZKOA izango da aurretik deitzea edo WhatsApp mezu bat bidaltzea (623 190 545).

Erreserbak bakarrik webgunean.

Prezioa:

  • 15€ haur bakoitzeko.

Txutxe poltsa bat emangio zaio parte hartzaile bakoitzari.

Data aldaketarik ez da onartuko 72 ordu baino gutxiagoko denbora tartearekin.

Gordailuaren kopurua ez da inolaz ere bueltatuko.

Erreserba egiterakoan, zenbat izango zareten zehazki jakin ezean, ziurra den gutxieneko jokalari kopurua hautatu, eta, saioaren egunean bertan, jokoa amaitzerakoan, ordainduko da aldea. Saioaren egunean erreserba egiterakoan baino jokalari gutxiago badaude, ez da alderik ordainduko.

Compra aquí tus entradas

MAPA